lunes, 12 de diciembre de 2011

Amaiera!!

Lau hilabalete igaro dira kurtsoa hasi zenetik, eta egunak joan egunak etorri hemen gaude, lehenengo lauhilekoaren azken egunetan. Ikasgai hau , IKT, hasi zenean ez genuen pentsatuko astean ordu eta laurden batekin askorik egingo genuenik, baina ez da izan horrela, nahikotxo egin dugu nahiz eta azkenean denbora gure alde egon ez den, besteak beste, aurkezpenak, testuak landu,... ditugu. Irakaslea aditua ez izan arren ondo moldatu da eta gai izan da ikasgaia garatzerako orduan. Guk uste dugu hemen landutakoa nahiko erabilgarria izango dela etorkizunean, ezen teknologiak gero eta indar gehiago baitu hezkuntzan, eta guk teknologiarekin lan egin beharko dugu.

Besterik gabe.

Hurrengora arte lagunok!!

viernes, 9 de diciembre de 2011

2011/12/09

Klaseari ekiteko, gure 3 kidek guk egindako lanen eta aurkezpenen inguruko bideo bat aurkeztu dute, kurtsoa hasi ginenetik gaur arte egindako lana biltzen zuena. Horretan, nola irakatsi behar den eta nola ez erakutsi digute. Zein izan daitekeen irakasteko modu egoki bat eta zein ez....horrela, gure metodologia hobetzeko aukera izango dugu etorkizun hurbil batean.

Aurkezpen horren ostean, IKT-ko azken eguna, klase ordua profitatu dugu ebaluaketak egiteko. Lehenik eta behin ikasgaiaren ingurukoa egin behar izan dugu. Hau behin amaituta, gure taldearen lana ebaluatu dugu. Halaber, geure burua ere aztertu egin da. Guk 9 batekin baloratu dugu gure lana eta ondoren arrazoitu dugu zergatik uste dugun hau izan behar dela gure nota. Hemen eskaintzen dizuegu egindakoaren argazki bat.


                            

martes, 6 de diciembre de 2011

2011/12/02

Gure taldeak azaroaren 18en egingo zuen aurkezpena, baina denbora falta izan dela kausa azkenean abenduaren 2an egin behar izan dugu. Gure gaia "IKT-tik hezkuntza baliabideetara" da eta aurkezpena egiteko bideo bat prestatu dugu. Espergo dugu zuen gustoko izatea!!








Laburpena

Teknologiaren garapenaren eraginpean dauden tokietako pertsonek ez dute izaten zailtasunik IKT-en zabalkundeak bizitzako esparru eta aspektu asko aldatu dutela ikusteko.

Nekazaritzak ere IKT-en eragina jasan izan dute. Azken bi hamarkadetan lan munduak, zientzia produkzioak, kulturak eta aisialdiak ere aldaketa nabarmenak jasan dituzte.
Ekonomia alorrean ere aldaketa sakonak eman dira.

Ordenagailuak eta berarekin lotuta doazen teknologiak batik bat Internet, ukitzen duten guztia edo guztientzat aldatzen duten egitura harrigarri bilakatu dira. Horiek sortu dituztenentzat ere ea ezinezkoa dena egiteko ere gai dira.

Ezin da ukatu IKT-ek gaur eguneko munduan duten eragina nahiz eta beti ez izan positiboa gizabanako eta talde guztientzat. Oso inportantea da IKTren eragina umeen garapenean, ikasteko modu ezberdinetan, harremanetarako eta inguratzen gaituen munduaz zentzuak eta baloreak eraikitzeko orduan.

Alor honek ere aldaketa nabariak jasan ditu IKT-a eta bere garapen politiko eta ekonomikoa dela eta. Umeek, egun, teknologiaren inguruan hazten dira. Sozializazio egoerak asko aldatu dira urteetan. Horrenbestez, hezkuntzaren inguruko pertsona askok uste dute teknologia irakaskuntzaren hurrengo pausoa izango dela. 

Hau gauzatu dadin eskolek orain arte izan duten tipologia aldatu beharko dute. Irakasleak garrantzia galdu beharko du beste aspektu batzuk irabaz dezaten. 

Harrigarria da herrialde batzuetan gauzatzen dena. IKT-a bultzatzeko desprofesionalizazioa eta irakasleriaren alienazioa sustatu da, sorkuntzak eta autonomia intelektualak indarra galtzen duten bitartean. Gaur egungo gizarterako prestakuntza galaraziko da sortzen ari diren egoera honekin. Eskola gero eta arautuago dago.

Hala ere, IKT-ak bultzatzen jarraitu behar dugu, izan ere, metodo berri hauek oso onak dira umeen garapenerako. Ordenagailuaren erabilerarekin, adibidez, ikasleek asko hobetzen dituzte gaitasun kognitiboak eta metakognitiboak. Horrelako datuekin jakin dezakegu IKT-aren moldaketa hezkuntzan erraza izango dela.

Hezkuntzaren garapen hau gerta dadin lehenik eta behin oztopo bati aurre egin beharko zaio, hain zuzen ere,  eskolaren antolamendu eta kultura tradizionalei. Teknologikoki aurreratutako herrialde askotako eskoletan badaude ordenagailuak, baina irakasle guztiek ez dute gustuko erabiltzea.

2000. urtean Europako Komisioak “La escuela del mañana” izeneko proiektua sortu zuen. Honen helburua ikastetxeetan makinak jartzea eta irakasleei informatikako kurtsoak eskaintzea zen, eta bide batez antzina izandako arazoak informatikarekin gailentzea.

Egitasmoaren xede guztiak lortu ziren. Hau sortzerako orduan, web-aren bitartez erabil zitekeen hezkuntzarako gestio sistema bat ere eratu zen. Honekin ez zuten irakasleak eta institutuak bultzatu nahi erabiltzen. Motibatu egin zen irakasleria eta ikastetxeak beraien kabuz funtsezko hezkuntza lortzeko.

“La escuela del mañana” bezalako proiektuek frogatu dute gaur egungo eskoletako estruktura pedagogikoa eta antolamendua ez dela egokiena IKT-aren ezarpenerako. Hori dela eta, Robert McClintock-nek, Columbia Unibertsitateko irakaslea, zazpi axiomak sortu zituen. Axioma horiek praktiketan informazio eta komunikazio teknologiarekiko emaitza onak izateko behar diren puntuak deskribatzen ditu:

1) Azpiegitura teknologiko aurreratua izatea:

    Baliabide batzuk izan behar ditugu IKT-en erabilerarako.

2) Teknologia berrien erabilera irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan:

    Ordenagailuaren beharrizana egunerokotasunean eta irakasgai guztietan.

3) Kudeaketaren fokatze konstruktibista:

Eskoletan teknologia berrien erabilera ezartzea ez da izan behar  administrazioaren   aldetiko inposaketa bat, irakasleriaren ekimenaren ondorioa baizik.

4)Ikaslearen gaitasunean esku hartzea, hezkuntza propioa lortzeko asmoz:

    Eskolek IKT-ak erabili behar dituzte ikasleek beraien hezkuntza propioa lortzeko.

5) Irakaskuntzaren emaitzak aurreikusteko ezintasuna

Irakasleen ohiko pentsaera aldatu behar da. Ez da emaitzetan soilik zentratu behar, prozesua ere garrantzitsua da.           

6) “Irakaskuntza-interakzio” kontzeptuaren zabaltzea:

    Ikasgelak irakasle eta ikasleen arteko  interakzio gune bihurtu behar dira.

7) Ezbaian jartzea zentzu komun pedagogikoa:

Hezkuntzan erroturik dauden ohiko pentsaerak zalantza jarri eta berraztertu egin behar dira.

Amaitzeko esan beharra dago IKT-ak hezkuntzan nahi baditugu aldaketa asko egin beharko direla hezkuntzan, irakasleez hasita eta Administrazioaz bukatuz. Denok eman behar dugu zerbait gutxi batzuk dena eman behar ez dezaten.


Hitz gakoak

·               -Etorkizuna
·               -Baliabideak
·               -Globalizazioa
·               -Hezkuntza
·               -Irakaslea
·               -Interakzioa
·               -Konstruktibismoa
·               -Garapena
·               -Aldaketa
·               -Emaitza

Gure taldea ez ezik beste batzuk ere bere lanak aurkezteko aukera izan dute, hain zuzen ere, hurrengoak: 

1. Taldea: Ainara Wain, Irantzu Prado eta Arantza Martin izan dira gaurko lehenak aurkezpenak egiten. Hauek "Informazio digitala eta konpetentzia eskolan" gaia azaldu digute. Power point bat erabili dute horretarako. Gaiari dagokionez, esan dute teknologiak gero eta pisu handiagoa duela gizartean. Horrek eragin nabaria izango du hezkuntzan, eta horrenbestez alfabetizatze berriak ezartzea erabakiko da. Edozein pertsonak ikasten ikasi beharko du.

2. Taldea: Orain Mayi Paskual, Maialen Piña eta Irune Ormaetxebarriaren txanda izan da.  "Eskoletako IKT aren jarrera onari buruzko europa politika" gaia egokitu zaie. Bideo bat egin dute horretarako. Bideo horretan gaur eguneko eta antzinako teknologiak kritikatzen zuen bertso bat entzuteko aukera izan dugu.


3. Taldea: Hurrengoak Oscar Tomé, Ane Zabala eta Ainhoa Vazquez izan dira. "Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak" gaia jorratu dute. Beste askok bezala, beraiek ere grabaketa bat egin dute movi maker-aren bitartez. Azaldu digute IKT-ak, egun, gure kulturaren zati garrantzitsua direla eta hezteko modu berriak aztertu beharra dagoela. Oso interesgarri aurkitu dugu hauek egindakoa.

4. Taldea: Guk aurkezteko aukera izan dugu 3 talde hauen ostean. Gure lana batez ere murgildu da irakasleagoaren prestakuntzan. Esan dugu teknologiak gero eta indarra gehiago duela hezkuntzan eta hori dela eta oso garrantzitsua dela baloreak transmititzea. Baita, gaur egungo antolamendua eskoletan ez dela behar zen bezain ona ere aipatu dugu.

5. Taldea: Guk egin eta gero Bittor Meabe, Txaber Miravalles eta Ibai Menedezek   "Ordenagailuak emozioen sortzaile" gaiaiaren berri eman digute. Eurek azaldu dute irakasle askok erresistentzi egiten dutela hezkuntzaren berrikuntza honen aurrean. Era berean, teknologiak berriak baino erabiltzen diren programak garrantzi handia dutela irakaskuntzan. 

6. Taldea: "Eskola 2.0 eskoletan erabiltzen" gaia azaldu dute Haizea Uriagerika, Arrate Santiago eta Irati Saratxagak. IKT-ak eskoletan ere integratu dira eta ikaslea kritikoa eta sortzailea bilatzen da. Hezkuntzan ezinbestekoa da IKT-aren erabilgarritasuna ulertzea eta esperientziak diseinaitzea. Hau lortzeko lankidetza eta komunikazioa garrantzitsuak dira. Talde honek bideo bat egin du egindakoa aurkezteko.

7. Taldea: Aurkezpenekin bukatzeko behingoz Ander Olivares eta Iker Suagak izan dute aukera. Talde gehienek egin duten gisara eurek ere bideo bat egin dute. Bertan Gorlizeko andereño bat agertzen zen. Bideoan zehar andereño honek IKT-aren inguruko zenbait galdera erantzuten ditu.

Hausnarketa:  Gaur, talde baten aurkezpena izan ezik, beste guztiek bideo bat jarri dute. Hau modu egokia da edukiak transmititzeko. Hala ere, batzuetan bideo hauen erreztasuna edo xehetasun falta dela eta ikusleok ez dugu  ondo ulertzen kaleratu nahi den ideia. Bigarren taldeak oso ondo aritu da aspektu honetan, izan ere, jarri duen bertsoarekin ikuslearen arreta piztea lortuko du.






2011/11/18

AURKEZPEN GEHIAGO

Gaurko klasean, 7 taldek aurkeztu dute beraiek egindako lana.

1.Taldea: Jone P. , Julen eta Alaznek egin dute aurkezpena. Beraien gaia, IKT-etatik hezkuntza baliabideetara izan da, gure gaiaren bezalakoxea. Bertan, IKTak eskolan duten eragina aztertu dute eta horretarako metodologia egokia erabili dute. Izan ere, Markinako eskolan ikasgela batean ikasleekin batera egindako elkarrizketa bat agertzen da. Oso ideia orijinala iruditu zaigu.

2.Taldea: Oihane I, Nerea L, Nerea M eta Miren L.-k osatutako taldeak erakutsi digute beraien aurkezpena. Bertan, “Euskadiko marko estrategikoa” azaldu dute. Horretarako, bideo moduko bat aurkeztu dute eta bertan, klase teoriko bat posiblea ez dela kritikatu dute. Irakasleak IKTei buruz txapa bat botatzen duen bitartean ikasleek apunteak hartzen dituzte. Hori ez dela bide zuzena aitortu dute, eta guztiok dakigunez, hori egi hutsa da. Amaitzeko, ordenagailu baten aurrean, pertsona ez aditu batek edo ordenagailuekin inoiz ere erlaziorik izan ez duen pertsona batek kasua adierazi dute, guri barre egin araziz. Azken hau, oso barregarria iruditu zaigu.

3.Taldea: Sarai, Nerea M, Iraia eta Iratxek egin dute aurkezpena. Horretan, azken urteetan teknologiaren inguruko definizio bat nagusitu da: zenbait ekintza egiteko, batzuk pentsaezinak zirenak, aukera ematen diguten tresnak dira. Beraien gaia, hezkuntzarako teknologia mundu teknologizatu batean izan da eta horri buruzko kritika egin dute. Bideo batetaz baliatu dira horretarako.

4.Taldea Garazi, Esti, Jon, Sheila eta Janirek aurkeztu dute eta antzinako eta gaur egungo hezkuntzaren aldaketak eta ezberdintasunak azaldu dituzte. Paradigmak azaltzeko hauen inguruko bideo bat aurkeztu dute eta hezkuntzaren paradigmak zeintzuk diren azaldu dituzte. Azken hau egiteko, Power Pointaz baliatu dira.

5.Taldea: Olaia, Yaiza eta Maria izan dira hurrengokoak. Bertan, azaldu digute lehenengo belaunalditzat hartzen direla gaur egun IKT-en menpe dauden haurrak. Hori dela eta, alfabetatzen modu berriak sortu dira eta helburua zera da: subjektu autonomoak sortzea.  Gaia kritikoki azaldu dute, Power Point-aren bidez eta amaitzeko, bideo bat ipini dute.

6.Taldea: Leire Z, Ainhoa S,  Sara eta Anak egin dute aurkezpena. Bertan, Eskola, web 2.0 zer den azaldu digute eta gaur egun nolako eragina duen. Lan hori egiteko, bideo batetaz baliatu dira.

7.Taldea: Pablo, Gorka, Urko eta Koldok aurkeztu digute beraien aurkezpena. Gaur egun, Teknofilia eta Teknofobia kontzeptuak garrantzi handia hartzen ari dira, IKTak hezkuntza arloan eta baita gizartean indar handiz sartzen ari direlako. Kontzeptu bakoitzak zer esan nahi duen azaldu dute eta bien arteko ezberdintasuna zein den ere esan digute. Horrez gain, hitz gakoak, metaforak ... aurkeztu dituzte. Power pointaz baliatu dira.

Hausnarketa: Gaur ere, aurkezterako orduan baliabide ezberdinak erabili izan dira. Esan behar dugu, egokienetarikoa klasean egindako elkarrizketa izan dela, bat-batekoa delako eta oso informazio esanguratsua lortzen delako. Bestalde, power pointak ere egin dira, eta ez ditugu oraindik horren erabilgarri ikusten, bideo bat erosoagoa delakoan gaude.



2011/11/11

AURKEZPENAK KLASEAN:

Klase honetan, 6 aurkezpen izan ditugu. Hona hemen: 


1.Taldea: Amaia, Marta eta Nereak aurkeztutakoa izan da. Beraien gaia, hezkuntza arloan IKTak izan duten bilakaera azaltzea izan da. Horretarako, Movie maker batez baliatu dira guri informazioa behar bezala helarazteko.




2.Taldea: Miren Iriondo, Julene eta Itziarrek egin dute aurkezpena. Aurkezpena egiteko modua oso originala izan dela esan behar da, ipuin batetaz baliatu direlako IKTen inguruko gaia guri azaltzeko. Beraien gaia WEB 2.0 izan da eta honen aplikazioari buruzko kritika egin dute. Honez gain, ordenagailuen sarrerak eskolan duen eragina ere azaldu dute.


3.Taldea: Amaia U, Asier, Jokin, Oihane eta Amaia Soutok egin dute aurkezpena. Hauek, baliabide teknologikoen eta hezkuntzaren baliabideen antolakuntzari buruz hitz egin dute. Gainera, IKT eredu desberdinak ere azaldu dizkigute, TELEM eta MOUSE kontzeptuak zertan datzaten ... Horretarako, Powe Point bat egin dute.






4.Taldea: Oihana, Ander, Helena, Anartz, Iker eta Peruk egindako aurkezpena azaldu digute. Bertan,. informatikari buruzko hainbat azalpen eman dituzte; horien artean, email, skype … ta hauek sortzen dituzten arazoetaz hitz egin dute.Gainera, talde honek, teknologia berrien bere sormenatik gaur arte izan duen bilakaera azaldu digu. Honekin batera, azaldu digute teknologia berriak edonon aurki ditzakegula eta nahi gabe ere erabiltzen ditugula. Azaltzeko, Power Pointa egin dute.




5.Taldea: Elena San Miguel, Raquel Sanz eta Eider Valderreyk egindako aurkezpena da. Bertan, “Hezkuntza eredu tradizionala eta teknologikoa” izan da azaldu dutena. Hasteko, bien arteko desberdintasunak aipatu dituzte. Teknologia berrien aurrean dauzkagun beldurrak eta grinak zeintzuk diren kontatu dizkigute jarraian. Horrekin batera sortzen diren desberdintasun sozialak eta belaunaldi berrien jarrera. Gaia aurkezteko powerpointa eta bideoa egin dute. 


6.Taldea: Ander N, Eneko eta Peiok osatutako taldea dugu. Berton, teknologia berriak eskolan gaia aurkeztu digute. Honela eskolak dituen zailtasunak teknologia berrien aurrean azaldu dituzte, WEB 2.0ren inguruan ere hitz egin digute eta. Lana prestatzeko, bideo bat egin dute marrazki bizidunekin.
 
Hausnarketa: Aurkezpen hauekin, gaurko klaseari amaiera eman diogu. Aurkezpena orokorrean ondo egon direla esan dezakegu baina badugu zerbait esateko eta zera da: bideo edo movie maker bidez egindako aurkezpenak askoz ere interesgarriagoak izan direla Power Pointak baino. Hori dela eta, ideia modura hartu dugu gure lana eta aurkezpena prestatzeko. 

2011/11/04

Olatz, Maialen eta Deienek aurkezpena egin dute.

Gaur eman diogu hasiera talde bakoitzak egingo duen aurkezpenari. Gaur lehenengo taldea hauek izan ditugu eta beraien gaia azaldu digute IKT-en inguruan.



domingo, 4 de diciembre de 2011

2011/10/28

Klasean dagoen giroa ez da oso aproposa, zarata gehiegi dago eta oihartzuna oso handia da. Irakasleak ikus-entzumenezko baliabide teknologikoak erabili izan ditu, animalien modura tratatu gaitu berriz, arrazoi guztiarekin. Badirudi, animaliekin erabiltzen den metodologia bera balio zaigula isilik eta arretaz egoteko. Lehendabiziko egunean bezala musika ipini digu klasean ea lasaitzen garen eta isiltasuna mantentzen dugun behar denean. Teknika egokia iruditzen zaigu, batez ere gure moduko taldeekin erabiltzeko. Begiak itxita eta musika ipiniaz ariketa lantzera aritu gara. Helburua, norberaren ikaskuntza errezistentziak detektatzea eta horiei aurre egiteko potentziatu behar ditugun balio bat zehaztu dugu. Musika ez zen ondo entzuten, lehen aipatu dudan moduan oso gela zaratatsua garelako.

Ariketa bukatu bezain pronto, gure lanari egin diogu, ez daukagu oso argi nola egingo dugun aurkezpena, baita ere ez dugu argi eskatzen duena irakaslea, baina, pixkanaka sakontzen ari gara gure gaian eta aurrera egiten gabiltza.