AURKEZPEN GEHIAGO
Gaurko klasean, 7 taldek aurkeztu dute beraiek egindako lana.
1.Taldea: Jone P. , Julen eta Alaznek egin dute aurkezpena. Beraien gaia, IKT-etatik hezkuntza baliabideetara izan da, gure gaiaren bezalakoxea. Bertan, IKTak eskolan duten eragina aztertu dute eta horretarako metodologia egokia erabili dute. Izan ere, Markinako eskolan ikasgela batean ikasleekin batera egindako elkarrizketa bat agertzen da. Oso ideia orijinala iruditu zaigu.
2.Taldea: Oihane I, Nerea L, Nerea M eta Miren L.-k osatutako taldeak erakutsi digute beraien aurkezpena. Bertan, “Euskadiko marko estrategikoa” azaldu dute. Horretarako, bideo moduko bat aurkeztu dute eta bertan, klase teoriko bat posiblea ez dela kritikatu dute. Irakasleak IKTei buruz txapa bat botatzen duen bitartean ikasleek apunteak hartzen dituzte. Hori ez dela bide zuzena aitortu dute, eta guztiok dakigunez, hori egi hutsa da. Amaitzeko, ordenagailu baten aurrean, pertsona ez aditu batek edo ordenagailuekin inoiz ere erlaziorik izan ez duen pertsona batek kasua adierazi dute, guri barre egin araziz. Azken hau, oso barregarria iruditu zaigu.
3.Taldea: Sarai, Nerea M, Iraia eta Iratxek egin dute aurkezpena. Horretan, azken urteetan teknologiaren inguruko definizio bat nagusitu da: zenbait ekintza egiteko, batzuk pentsaezinak zirenak, aukera ematen diguten tresnak dira. Beraien gaia, hezkuntzarako teknologia mundu teknologizatu batean izan da eta horri buruzko kritika egin dute. Bideo batetaz baliatu dira horretarako.
4.Taldea: Garazi, Esti, Jon, Sheila eta Janirek aurkeztu dute eta antzinako eta gaur egungo hezkuntzaren aldaketak eta ezberdintasunak azaldu dituzte. Paradigmak azaltzeko hauen inguruko bideo bat aurkeztu dute eta hezkuntzaren paradigmak zeintzuk diren azaldu dituzte. Azken hau egiteko, Power Pointaz baliatu dira.
5.Taldea: Olaia, Yaiza eta Maria izan dira hurrengokoak. Bertan, azaldu digute lehenengo belaunalditzat hartzen direla gaur egun IKT-en menpe dauden haurrak. Hori dela eta, alfabetatzen modu berriak sortu dira eta helburua zera da: subjektu autonomoak sortzea. Gaia kritikoki azaldu dute, Power Point-aren bidez eta amaitzeko, bideo bat ipini dute.
6.Taldea: Leire Z, Ainhoa S, Sara eta Anak egin dute aurkezpena. Bertan, Eskola, web 2.0 zer den azaldu digute eta gaur egun nolako eragina duen. Lan hori egiteko, bideo batetaz baliatu dira.
7.Taldea: Pablo, Gorka, Urko eta Koldok aurkeztu digute beraien aurkezpena. Gaur egun, Teknofilia eta Teknofobia kontzeptuak garrantzi handia hartzen ari dira, IKTak hezkuntza arloan eta baita gizartean indar handiz sartzen ari direlako. Kontzeptu bakoitzak zer esan nahi duen azaldu dute eta bien arteko ezberdintasuna zein den ere esan digute. Horrez gain, hitz gakoak, metaforak ... aurkeztu dituzte. Power pointaz baliatu dira.
Hausnarketa: Gaur ere, aurkezterako orduan baliabide ezberdinak erabili izan dira. Esan behar dugu, egokienetarikoa klasean egindako elkarrizketa izan dela, bat-batekoa delako eta oso informazio esanguratsua lortzen delako. Bestalde, power pointak ere egin dira, eta ez ditugu oraindik horren erabilgarri ikusten, bideo bat erosoagoa delakoan gaude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario