Laburpena
Teknologiaren garapenaren eraginpean dauden tokietako pertsonek ez dute izaten zailtasunik IKT-en zabalkundeak bizitzako esparru eta aspektu asko aldatu dutela ikusteko.
Nekazaritzak ere IKT-en eragina jasan izan dute. Azken bi hamarkadetan lan munduak, zientzia produkzioak, kulturak eta aisialdiak ere aldaketa nabarmenak jasan dituzte.
Ekonomia alorrean ere aldaketa sakonak eman dira.
Ordenagailuak eta berarekin lotuta doazen teknologiak batik bat Internet, ukitzen duten guztia edo guztientzat aldatzen duten egitura harrigarri bilakatu dira. Horiek sortu dituztenentzat ere ea ezinezkoa dena egiteko ere gai dira.
Ezin da ukatu IKT-ek gaur eguneko munduan duten eragina nahiz eta beti ez izan positiboa gizabanako eta talde guztientzat. Oso inportantea da IKTren eragina umeen garapenean, ikasteko modu ezberdinetan, harremanetarako eta inguratzen gaituen munduaz zentzuak eta baloreak eraikitzeko orduan.
Alor honek ere aldaketa nabariak jasan ditu IKT-a eta bere garapen politiko eta ekonomikoa dela eta. Umeek, egun, teknologiaren inguruan hazten dira. Sozializazio egoerak asko aldatu dira urteetan. Horrenbestez, hezkuntzaren inguruko pertsona askok uste dute teknologia irakaskuntzaren hurrengo pausoa izango dela.
Hau gauzatu dadin eskolek orain arte izan duten tipologia aldatu beharko dute. Irakasleak garrantzia galdu beharko du beste aspektu batzuk irabaz dezaten.
Harrigarria da herrialde batzuetan gauzatzen dena. IKT-a bultzatzeko desprofesionalizazioa eta irakasleriaren alienazioa sustatu da, sorkuntzak eta autonomia intelektualak indarra galtzen duten bitartean. Gaur egungo gizarterako prestakuntza galaraziko da sortzen ari diren egoera honekin. Eskola gero eta arautuago dago.
Hala ere, IKT-ak bultzatzen jarraitu behar dugu, izan ere, metodo berri hauek oso onak dira umeen garapenerako. Ordenagailuaren erabilerarekin, adibidez, ikasleek asko hobetzen dituzte gaitasun kognitiboak eta metakognitiboak. Horrelako datuekin jakin dezakegu IKT-aren moldaketa hezkuntzan erraza izango dela.
Hezkuntzaren garapen hau gerta dadin lehenik eta behin oztopo bati aurre egin beharko zaio, hain zuzen ere, eskolaren antolamendu eta kultura tradizionalei. Teknologikoki aurreratutako herrialde askotako eskoletan badaude ordenagailuak, baina irakasle guztiek ez dute gustuko erabiltzea.
2000. urtean Europako Komisioak “La escuela del mañana” izeneko proiektua sortu zuen. Honen helburua ikastetxeetan makinak jartzea eta irakasleei informatikako kurtsoak eskaintzea zen, eta bide batez antzina izandako arazoak informatikarekin gailentzea.
Egitasmoaren xede guztiak lortu ziren. Hau sortzerako orduan, web-aren bitartez erabil zitekeen hezkuntzarako gestio sistema bat ere eratu zen. Honekin ez zuten irakasleak eta institutuak bultzatu nahi erabiltzen. Motibatu egin zen irakasleria eta ikastetxeak beraien kabuz funtsezko hezkuntza lortzeko.
“La escuela del mañana” bezalako proiektuek frogatu dute gaur egungo eskoletako estruktura pedagogikoa eta antolamendua ez dela egokiena IKT-aren ezarpenerako. Hori dela eta, Robert McClintock-nek, Columbia Unibertsitateko irakaslea, zazpi axiomak sortu zituen. Axioma horiek praktiketan informazio eta komunikazio teknologiarekiko emaitza onak izateko behar diren puntuak deskribatzen ditu:
1) Azpiegitura teknologiko aurreratua izatea:
Baliabide batzuk izan behar ditugu IKT-en erabilerarako.
2) Teknologia berrien erabilera irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan:
Ordenagailuaren beharrizana egunerokotasunean eta irakasgai guztietan.
3) Kudeaketaren fokatze konstruktibista:
Eskoletan teknologia berrien erabilera ezartzea ez da izan behar administrazioaren aldetiko inposaketa bat, irakasleriaren ekimenaren ondorioa baizik.
4)Ikaslearen gaitasunean esku hartzea, hezkuntza propioa lortzeko asmoz:
Eskolek IKT-ak erabili behar dituzte ikasleek beraien hezkuntza propioa lortzeko.
5) Irakaskuntzaren emaitzak aurreikusteko ezintasuna
Irakasleen ohiko pentsaera aldatu behar da. Ez da emaitzetan soilik zentratu behar, prozesua ere garrantzitsua da.
6) “Irakaskuntza-interakzio” kontzeptuaren zabaltzea:
Ikasgelak irakasle eta ikasleen arteko interakzio gune bihurtu behar dira.
7) Ezbaian jartzea zentzu komun pedagogikoa:
Hezkuntzan erroturik dauden ohiko pentsaerak zalantza jarri eta berraztertu egin behar dira.
Amaitzeko esan beharra dago IKT-ak hezkuntzan nahi baditugu aldaketa asko egin beharko direla hezkuntzan, irakasleez hasita eta Administrazioaz bukatuz. Denok eman behar dugu zerbait gutxi batzuk dena eman behar ez dezaten.
Hitz gakoak
· -Etorkizuna
· -Baliabideak
· -Globalizazioa
· -Hezkuntza
· -Irakaslea
· -Interakzioa
· -Konstruktibismoa
· -Garapena
· -Aldaketa
· -Emaitza
Gure taldea ez ezik beste batzuk ere bere lanak aurkezteko aukera izan dute, hain zuzen ere, hurrengoak:
1. Taldea: Ainara Wain, Irantzu Prado eta Arantza Martin izan dira gaurko lehenak aurkezpenak egiten. Hauek "Informazio digitala eta konpetentzia eskolan" gaia azaldu digute. Power point bat erabili dute horretarako. Gaiari dagokionez, esan dute teknologiak gero eta pisu handiagoa duela gizartean. Horrek eragin nabaria izango du hezkuntzan, eta horrenbestez alfabetizatze berriak ezartzea erabakiko da. Edozein pertsonak ikasten ikasi beharko du.
2. Taldea: Orain Mayi Paskual, Maialen Piña eta Irune Ormaetxebarriaren txanda izan da. "Eskoletako IKT aren jarrera onari buruzko europa politika" gaia egokitu zaie. Bideo bat egin dute horretarako. Bideo horretan gaur eguneko eta antzinako teknologiak kritikatzen zuen bertso bat entzuteko aukera izan dugu.
3. Taldea: Hurrengoak Oscar Tomé, Ane Zabala eta Ainhoa Vazquez izan dira. "Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak" gaia jorratu dute. Beste askok bezala, beraiek ere grabaketa bat egin dute movi maker-aren bitartez. Azaldu digute IKT-ak, egun, gure kulturaren zati garrantzitsua direla eta hezteko modu berriak aztertu beharra dagoela. Oso interesgarri aurkitu dugu hauek egindakoa.
4. Taldea: Guk aurkezteko aukera izan dugu 3 talde hauen ostean. Gure lana batez ere murgildu da irakasleagoaren prestakuntzan. Esan dugu teknologiak gero eta indarra gehiago duela hezkuntzan eta hori dela eta oso garrantzitsua dela baloreak transmititzea. Baita, gaur egungo antolamendua eskoletan ez dela behar zen bezain ona ere aipatu dugu.
5. Taldea: Guk egin eta gero Bittor Meabe, Txaber Miravalles eta Ibai Menedezek "Ordenagailuak emozioen sortzaile" gaiaiaren berri eman digute. Eurek azaldu dute irakasle askok erresistentzi egiten dutela hezkuntzaren berrikuntza honen aurrean. Era berean, teknologiak berriak baino erabiltzen diren programak garrantzi handia dutela irakaskuntzan.
6. Taldea: "Eskola 2.0 eskoletan erabiltzen" gaia azaldu dute Haizea Uriagerika, Arrate Santiago eta Irati Saratxagak. IKT-ak eskoletan ere integratu dira eta ikaslea kritikoa eta sortzailea bilatzen da. Hezkuntzan ezinbestekoa da IKT-aren erabilgarritasuna ulertzea eta esperientziak diseinaitzea. Hau lortzeko lankidetza eta komunikazioa garrantzitsuak dira. Talde honek bideo bat egin du egindakoa aurkezteko.
7. Taldea: Aurkezpenekin bukatzeko behingoz Ander Olivares eta Iker Suagak izan dute aukera. Talde gehienek egin duten gisara eurek ere bideo bat egin dute. Bertan Gorlizeko andereño bat agertzen zen. Bideoan zehar andereño honek IKT-aren inguruko zenbait galdera erantzuten ditu.
Hausnarketa: Gaur, talde baten aurkezpena izan ezik, beste guztiek bideo bat jarri dute. Hau modu egokia da edukiak transmititzeko. Hala ere, batzuetan bideo hauen erreztasuna edo xehetasun falta dela eta ikusleok ez dugu ondo ulertzen kaleratu nahi den ideia. Bigarren taldeak oso ondo aritu da aspektu honetan, izan ere, jarri duen bertsoarekin ikuslearen arreta piztea lortuko du.

No hay comentarios:
Publicar un comentario