Gaur, ezagutzera eman digute IKT zer diren eta zertarako erabiliko ditugun. Alaitzek, irakasleak, azalpen txiki bat eman du klase hasierarekin. Bertan, ebaluazio modua zein izango den azaldu du. Gero ariketa sinple bat egin dugu giroan sartzeko: jesarlekuan eserita eta arnasketa modu egokian hartzen saiatu gara, ondoren, begiak itxi behar izan ditugu eta musika lasai baten laguntzaz teknologia berriekin gure lehen kontaktua zein izan den, non geunden, norekin.. gogoratzea izan da.
Eztabaidari sarrera emateko izan da egindako ariketa eta horrekin jarraitzeko galdera batzuei erantzuna eman diegu. Hirunaka ipini gara eta gaia komentatu egin dugu. Ondoren, orokortu egin dugu talde osoan eta ateratako ondorioak hauek izan dira: konturatu gara, gure eguneroko bizitzan IKT-ak uste genuena baino inplikatuagoak daudela eta ezinezkoa egiten zaigu beraiek gabe bizitzerik, ohartu barik erabiltzen ditugula eta gure bizitza errazagoa izateko medio moduan erabiltzen ditugula.
Bigarren ariketa lehen hurbilketa Web 2.0-ra izan da. Web 2.0 zertaz doan, zer berezitasun dituen, gertatu diren berrikuntzak eta zeintzuk izan diren jasan dituen aldaketak ikusi ditugu. Orretarako binaka irten gara eta power point baten laguntzaz baliatu behar izan gara komunikatzaile baten ezaugarriak adierazteko( erantzuleari begira, arreta deitu, tonu aldaketak, gorputzaren mugimendua, arnasa ondo hartzea, isilunea ondo hartze eta ikasleei entzun). Power point bakoitzak zer adierazi nahi zuen esan behar genuen batzuk argi zeuden, baina beste kasu batzuetan oso zaila izan da eta ahal izan dugun modura azaldu dugu.
Honekin guztiarekin, lehen klase egunari amaiera eman diogu.
Honekin guztiarekin, lehen klase egunari amaiera eman diogu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario