domingo, 4 de diciembre de 2011

2011/10/21

Gaur klaseari hasiera emateko klaseko talde guztien arteko taldekide bat arbelera ateratzea agindu du irakasleak. Aurreko egunean proposatutako lanaren inguruan hitz egiteko, gaia aurrera eramateko talde bakoitzeko kideak gaitasun komunikatiboa lantzeko aukera izango du, horretarako irakaslearen paperaren sartuko da eta grabatua izango da.  Bertan, Alaitzek esan digu metodologia berri bat dela ikasgaian sartuko duena.

Banandu dituen testu guztiak IKT- arekin zerikusirik duten gaiak izan dira. Ikasgaiarekin hasierako harremana izateko izan da eta bukaerari begirako lana izango da.

Klaseari amaiera emateko, gai berdineko taldeak elkartu egin gara. Bertan gaia landu  dugu pixka batean eta ondorio batzuk atera ditugu: irakaslearen lana ez dela erraza eta beste pertsonen aurrean hitz egitean nerbioak egoten direla, eta are gehiago ohituta ez bagaude. Enpatxa sentitu behar dugula besteengandik eta beraien egoerak ulertu behar ditugu. Ez da erraza pertsonen aurrean hitz egitea, baina mugak gainditu egin behar dira eta hauek izango dira gure aukerak erratu ahal izateko, bertatik esperientzia eta formakuntza garatzen dugulako. Etorkizunera begira onura egingo diguten sentipenak lortuko ditugu eta erroreetatik ikasi  behar dugu. Ariketa egokia izan daitekeela umeekin lantzeko, modu horretan ulergarriago egingo zitzaien irakasle izatea ez dela erraza, enpatxa izatera, esperientzia desberdinak, erroreetatik ikastea, eta abar.

No hay comentarios:

Publicar un comentario